2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ZATOZ GUREKIN KORRIKARA!!

Badator KORRIKA!! Eta Egihaurguneko kideok badugu gure km zatitxoa ere! Egia kalean izango da, Loiolako norabidean, azken semaforoan. Auzoan egingo duen 2. itzulian.

Goizeko 10ak aldera, Matigoxotegitik sartuko da, Karmengo Amatik jaitsiz, Atotxaraino. Gero, Egia kaletik Ametzagaina erdiraino igoko da, Plaza Berrin sartuz. Ondoren, Karmengo amatik pasako da, bigarrenez, Egia kalerantz, eta bertan, azken semaforoan (sukalde dendaren parean) hartuko dugu lekukoa!! Anima zaitez!!

Ika ika ika... BADATOR KORRIKAAAA!!!