2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

ASTELEHENEAN, ZORU PELBIKOA LANTZEKO IKASTAROA

Oihana Iradierrek beste saio bat eskainiko digu zoru pelbikoa lantzeko:

Maiatzaren 18an, astelehenarekin, arratsaldeko 18:00tan.

Saioa Aitor Ikastolaren Ametzagañako eraikinean izango da. Anima zaitez!!

EGIHAURGUNEAREN HURRENGO BATZARRA, EKAINAREN 13AN

Ikasturtea amaitu aurretik Egihaurgunearen bigarren batzarra izango dugu, Ekainaren 13an, larunbatarekin. Aukera ederra izango da denok ellkartzeko, eta besteak beste, batzordeen egitekoen berri jaso eta hainbat erabaki hartzeko. Animatu eta parte hartu!!

2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

LOMCEREN KONTRAKO JAIA

Gaur, maiatzak 8, LOMCEren kontrako jaialditxoa antolatu du Aitor ikastolako LOMCEren aurkako batzordeak.
GAUR 16:15 IKASTOLAN, DAGOKIZUEN GELAN!!!
Hemen jaialdiaren egitaraua:
  • 16.15: gelako argazkia aterako dugu ikasle, guraso eta irakaslearekin bakoitzak bere gelan. 
  • 16.30: Kalejira Plaza Haundira bakoitza bere seme-alabekin trikitilarien laguntzazaz
  • 16.45: Txokolate jana Plaza Haundin
  • 16.45: LOMCEren kontrako esaldiekin pankarten margoketak

Gaurkoa LOMCErik gabeko gelak izendatzea izango da, baina ondoko helburuak ere markatu ditu batzordeak:
  • LOMCErik gabeko ikastetxea: argazkia aterako dugu ikastola egunean, ekainaren 6ean.
  • LOMCERIK gabeko Eskola Kontseilua: hurrengo Eskola Kontseiluan
  • LOMCERIK gabeko klaustroa: hurrengo klaustroan argazkia aterako dugu.

2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Hitzaldia: HAURRAREN LOA

Nolakoa da haurraren loa? nola garatzen da? zein da haurraren garapenean loak duen eragina?
Esnatzean zer egin? eta gurasoak? nola hobeto gurasoen atsedena?
Galdera hauek eta haurraren loak sortzen dituen kezkak lantzeko hitzaldia Edurne Gerreroren eskutik.

Hitzaldia: Haurraren loa
Hizlaria: Edurne Guerrero
Non: Aitor Ikastola (Ametzagaña)
Eguna: maiatzaren 11
Ordua: 18:00