2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Martina eta sagutxoak, pelikula emanaldia

ETOR ZAITEZ ZINEMARA! 

URTEA ETA HERRIALDEA: 1998, DANIMARKA
IRAUPENA: 60 minutu
SARRERA DOHAIN



Martina, landan lasai bizi den neskatxo txikia da. Egun batean berak eta bere bi lagun arratoiek abentura bila hirira joatea erabakitzen dute. Hasieran hiria tristea dela iruditzen zaie, zorionez Sussi izeneko hiriko arratoi bat ezagutzen dute. Arratoi hau, portuan loturik dagoen itsasontzi batean bizi da, bere aitona eta anaiarekin. Sussik, Martina eta lagunei, hiriaren alderik dibertigarriena erakutsiko die, modu ezberdinetan bidaiatuaz: patinez, motorrez, hegazkinez. Baina egun batean estoldetako arratoi maltzurrarekin topo egingo dute eta honek arazo ugari emango dizkie. Arazo guzti hauei aurre egin beharko diete protagonistek …nola ordea?