ARAUAK ETA BAZKIDETZA

 BAZKDIDEEN BETEBEHARRAK

1.- Lan batzorde batean parte hartu beharko du bazkideak. Aukeratzen duen batzordean partehartzeko    konpromisoa hartzen du.

2.- Erabilitako materiala zaindu eta jasoko du.

3.- Goizaren bukaeran, dena txukundu, garbitu eta zaborra aterako du.

4.- Beste kideekin errespetuz jokatuko du.

5.- Espazioaren eta elkartearen arauak errespetatuko ditu.

6.- Kide bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa hartzen du.

7.- Bazkidetza urtebetekoa izango da. Urteko kuota 10 eurokoa da.


 ZER DA LOKALA IREKI/ITXI:

1- EGUTEGIAN begiratu lokal hori azkenekoz ireki duen pertsona zein izan den.
2- Pertsona horrekin geratu edo adostu GILTZA nola eskuratu.
3- Iragarritako orduan lokala IREKI
4- Bukatzerako ordurako, denen artean, lokala zegoen bezala utzi. Pardel zikinen zaborra ateratzen dela ziurtatu.
5- Lokala ITXI
6- Giltza GORDE edo hurrengoari eman.

HAURREN ARGAZKIAK: Egiako haurguneak ez du dirurik egiten bere jarduerekin. Egiako Haurguneko ekitaldietan parte hartzeak, gure haurrak, jarduera horretan egiten diren argazkietan ager daitezkeela onartzea dakar, eta argazki horietako baten bat Blog honetan ager daiteke.