2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Egia, 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' ekimenaren parte

Batzuk jakingo duzuen bezala, 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' ekimenaren parte da Egia, haurguneak ere parte hartzen du ekimen horretan. 
Hemen duzue berriak argitaratu duen artikulua:
http://www.berria.eus/paperekoa/1842/010/001/2015-04-30/haurrentzat_haurrekin_batera.htm

Apirilan egin diren jardunaldien berri ere gehituko dugu laster.

EUSKARAREN EGOERA haurgunean

Maiatzaren 25ean, astelehena, euskara batzordetik haurgunean dugun EUSKARAREN EGOERA aztertzera etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Egoera aztertu eta irizpide amankomunak ateratzea da helburua.
Euskaraz bizi nahi dugulako!!!
17:30etatik 19:30etara Ametzagainako Aitor ikastolako eraikinean.
 etor zaitezte!!!

2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

PAREKIDETASUN TAILERRA

aurreko bi asteetan egin zen tailerra.
hemen duzue argazki bat, argazki gehiago ikusi nahi izanez gero gune aurreratuan dituzue


2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

"Teknologia berriak, Sare sozialak eta Nerabezaroa" hitzaldia

Gure seme-alabak gero eta gazteago hasten dira teknologia berriak erabiltzen (Internet, sakelako telefonoak, bideokontsolak) baina gehienetan ez haiek, ez gurasook, ez dakigu nola egin aurre sor daitezkeen arriskuei: sexting, grooming, ciberbullying.
Gurasoei, teknologia berrien eta sare sozialen erabilpenaren inguruko hainbat klabe eta jarraibide hezitzaile ematea da hitzaldi honen helburua.

Hiru urtetik gorakoentzako zaintza zerbitzua izango da, mesedez hau antola dezagun ostirala baino lehen izena eman ezazue Latxaga guraso elkarteko Maixabeli deituaz.

hizlariaRafa Buitron (psikologo eta hezitzailea)
eguna: apirilaren 27an
ordua: 18:00 
lekua: Aitor Ikastola (Ametzagaina)

2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

DVn argitaratutakoa

DVn elkarrizketa egin zioten kide bati, hemen duzue artikulua:

Txikien jolas-txokoa 

Hamar hilabete bete ditu Atotxa dorreko etxabeetako jolastokiak
Egiako familien eskariei pixkanaka erantzuten ari zaie bere seme-alabak gazteago 6 urtekoekin gune ludikoetan egon ahal izateko. Joan den urteko maiatzean, haur txokoak Atotxa dorreko etxabeetan dituen lokaletan funtzionatzen hasi zen Egihaurgune proiektua. Jarduera hau bultzatzen dute auzoko familiek eta Udalako Gazteri Sailak. Bost urte arteko umeentzako eta hauen gurasoentzako txokoa da. Momentu honetan, 40 familiek zerbitzu hau erabiltzen dute eta urteko kuota 10 eurokoa da.
(...)
Osorik irakurtzeko hemen duzu esteka:
http://www.diariovasco.com/san-sebastian/201504/04/txikien-jolas-txokoa-20150328004029.html