2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

KORRIKAn LEKUKOA ERAMAN GENUEN

Hemen gaude! Euskararen alde!!! Igandean pasa zen korrika Egiatik, guk ere lekukoa eramateko ohorea izan genuen!


ttipi-ttapa ttipi-ttapa!
KORRIKA!!!

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ZATOZ GUREKIN KORRIKARA!!

Badator KORRIKA!! Eta Egihaurguneko kideok badugu gure km zatitxoa ere! Egia kalean izango da, Loiolako norabidean, azken semaforoan. Auzoan egingo duen 2. itzulian.

Goizeko 10ak aldera, Matigoxotegitik sartuko da, Karmengo Amatik jaitsiz, Atotxaraino. Gero, Egia kaletik Ametzagaina erdiraino igoko da, Plaza Berrin sartuz. Ondoren, Karmengo amatik pasako da, bigarrenez, Egia kalerantz, eta bertan, azken semaforoan (sukalde dendaren parean) hartuko dugu lekukoa!! Anima zaitez!!

Ika ika ika... BADATOR KORRIKAAAA!!!

EgiHaurgunea: KORRIKA BADATOR!!!

EgiHaurgunea: KORRIKA BADATOR!!!: Dakizuen bezala ostegunean korrika hasiko da Urepelen. Igandean, Egiatik pasako da, guk ere badugu gure kilometroa, eta ongi prestatuta joa...

2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

KORRIKA BADATOR!!!

Dakizuen bezala ostegunean korrika hasiko da Urepelen. Igandean, Egiatik pasako da, guk ere badugu gure kilometroa, eta ongi prestatuta joateko petoak egin genituen larunbatean
Larunbatean ezin izan zenuela haurgunera joan? petoa egiteko gogoa duzula? gaur ere izango duzu aukera, etorri haurgunera!!!


2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

ANIZTASUN TAILERRA HAURGUNEAN

Zer da neska izatea? zer mutila izatea?
nola ulertzen da neska edo mutila izatea?
galdera horiek eta askoz gehiago apirilaren 13 eta 20rako antolatu den tailer praktikoan: 


(argazkiak ikusi nahi baldin badituzue, gune aurreratuan daude)