2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

Clown bakarrizketa haurrentzat


Urtarrilaren 2-an BELDURTI-KAKATI, beldurrei aurre egiten laguntzeko clown bakarrizketa haurrentzat.
zatoz!!!

Urtarrilaren 2an, arratsaldeko 17:00tan Txondorran


2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

bihar pelikula emanaldia, ROBOTAK

Ikasturte honetako lehenengo proiekzioa izango da biharkoa.
Ez galdu zita!
Bihar, asteazkena, urriak 3, 17:15tan, Egiako kultur etxean:



2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

asteazkenean pelikula emanaldia

Hilabeteko lehenengo asteazkena denez, pelikula emanaldia izango dugu kultur etxean, arratsaldeko 17:15tan. Maiatzaren 4an, Winky-ren zaldia, Egiako Kultur etxean.

etor zaitez!

Wynki bere amarekin Txinatik Holandara iritsi berria da, bertan aitarekin elkartuko dira, baina herrialde berrian sarrera ez da uste bezain goxoa izango. Hizkuntza berria ikasteaz gain, kultura aldaketak zaildu egingo du hasierako prozesua. Bizilagun berriek duten zaldi zahar eta maitagarriak asko lagunduko du Wynki, lagun handiak bihurtuko dira. Zaldiaren heriotzak samina erangingo dio neskatoari. Bere bizitzan beste zaldi bat sartzeko erabakia hartuko du... Baita Santa Clausi laguntza eskatu behar badio ere!!!


2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Martina eta sagutxoak, pelikula emanaldia

ETOR ZAITEZ ZINEMARA! 

URTEA ETA HERRIALDEA: 1998, DANIMARKA
IRAUPENA: 60 minutu
SARRERA DOHAIN



Martina, landan lasai bizi den neskatxo txikia da. Egun batean berak eta bere bi lagun arratoiek abentura bila hirira joatea erabakitzen dute. Hasieran hiria tristea dela iruditzen zaie, zorionez Sussi izeneko hiriko arratoi bat ezagutzen dute. Arratoi hau, portuan loturik dagoen itsasontzi batean bizi da, bere aitona eta anaiarekin. Sussik, Martina eta lagunei, hiriaren alderik dibertigarriena erakutsiko die, modu ezberdinetan bidaiatuaz: patinez, motorrez, hegazkinez. Baina egun batean estoldetako arratoi maltzurrarekin topo egingo dute eta honek arazo ugari emango dizkie. Arazo guzti hauei aurre egin beharko diete protagonistek …nola ordea?

2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

Egihaurdunean antolatzen diren Ekintzei buruz

Egihaurgunean antolatzen diren hitzaldi, tailer eta ekintzak denon interesetara ahal den hobekien egokitzea nahi dugu,  horretarako galdetegi bat prestatu dugu. 
Erantzuteko epea datorren asterarte izango da, beraz, eskertuko genizueke lehenbailehen betetzea: 


eskerrik asko!


2016(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Pelikula emanaldia: Gardfield

Datorren asteazkenean Garfield pelikula ikusteko aukera izango dugu Egiako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:15etan.
Animatu!

2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

"Egian Euskaraz bizi nahi dugulako" ekimena

Dakizuen bezala, Egian Euskaraz bizitzeko apostua egin da, 8 astez Egiako eragile desberdinetako kideek hartuko dute parte ekimen honetan.
Urtarrileko azken astea izan zen haurguneari tokatu zitzaion astea, hemen dituzue lekukotzak:




Jarrai dezagun euskaraz bizitzen!

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

"Rio" pelikula emanaldia

Otsailaren 10ean, arratsaldeko 17:15tan, Rio pelikularen emanaldia Egiako kultur etxean, agertu!!!

Pelikula koloretsua, abenturaz josia eta oso dibertigarria



2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

"chicken run" pelikula emanaldia

Asteazken honetan pelikula emanaldia Kultur Etxean, "Chicken run", arratsaldeko 17:15tan.

agertu!!!





2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala