2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Mari Domingiren bixita

Atzo Mari Domingi etorri zitzaigun bixitan, gustora egon ginan gaztainak jan eta ipuinak entzuten.

Hemen irutxuloko hitzan gaur argitaratu dena:
 http://irutxulo.hitza.eus/2015/12/15/bere-ibilbidearekin-jarraituko-du-egunotan-mari-domingik/

Atzo etortzerik izan ez bazenuten, hemen Mari Domingiren agenda:
 Abenduak 15, asteartea
  •  Herri Ametsa ikastola. 15:00. 
Abenduak 16, asteazkena
  •  Zuhaizti eskola (Biteri). 9:30. 
  •  Aitor ikastola. 15:15. 
Abenduak 17, osteguna
  •  Aiete ikastetxea. 10:00. 
  •  Intxaurrondo ikastola, 15:00. 
  •  Intxaurrondoko haur txokoa, 17:30. 
Abenduak 18, ostirala
  •  Igeldo ikastola. 10:00. 
  •  Zuhaizti eskola (Ategorrieta). 15:30. 
  •  Egiako haur txokoa. 17:30. 
  •  Groseko haur txokoa. 18:30. 
Abenduak 22, asteartea
  •  Amarako haur txokoa. 17:30. 
  •  Bidebietako haur txokoa. 18:30. 
Abenduak 23, asteazkena
  •  Martuteneko haur txokoa. 17:00. 
  •  Ongi etorria Antiguan, Pio Barojatik abiatuta. 19:00. 
Abenduak 24, osteguna
  •  Aieteko haur txokoa. 12:00.

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

astelehenean bixita berezia

astelehenean, abenduak 14, Mari Domingirik bixita egingo digu Txondorran, 18:00tan.
gaztainak ere ekarriko ditu!
zatozte!


2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Jostailuen aukeraketa hitzaldia

Jostailuen aukeraketa hitzaldia antolatu du Egia bizirik taldeak. Azaroaren 16an arratsaldeko 18:00tan Txondorran. 




2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

"Umeen doluan lagun" hitzaldia

Urriaren 27an, 17:30etan, Egiako kultur etxean.
Hizlaria: Izaskun Andonegi

Haur zaintza zerbitzua egongo da.




2015(e)ko irailaren 10(a), osteguna

"zoru pelbikoa, noiz" galdetegia bete ezazu!!!

Udako geldialditxoaren ondoren hasi dira lantaldeak pixkanaka martxa hartzen, formazio lantaldeak "zoru pelbikoa" tailerra antolatu nahi du. Ahalik eta gehienoi ongi datorkigun egun eta ordua aukeratzeko galdetegi bat sortu du.
Zoru pelbikoa, noiz. Galdetegia
Bete ezazu!!!

2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Porrontxotan Egihaurgunek antolatutako ekimenak:

BADATOZ PORRONTXO JAIAK!!



Ate joka ditugu Porrontxoak, eta Egihaurguneak ekimen pare bat antolatuko ditu haur eta gurasook goza dezagun:


  • Irailaren 14an, astelehenarekin: Ttikientzako igerilekuak eta hondar gunea.
  • Irailaren 16an, asteazkenarekin: Famili jolasak, hala nola Ginkana, puxiken jolasak, dantza...


Bi ekintzak Plaza Haundin izango dira, arratsaldeko 6etan.

Gora Porrontxo jaiak!!

EgiHaurgunea: Ongietorri Egiako Haurgunera!

EgiHaurgunea: Ongietorri Egiako Haurgunera!: Ongietorri Egiako haurgunera! Egiako Haugunea es un espacio para que los niños/as de 0 a 5 años gateen, den sus primeros pasos, jueguen, ...

2015(e)ko uztailaren 20(a), astelehena

2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Ongietorri Egiako Haurgunera!

Ongietorri Egiako haurgunera!

Egiako Haugunea es un espacio para que los niños/as de 0 a 5 años gateen, den sus primeros pasos, jueguen, se diviertan, y porque no, pronuncien sus primeras palabras. Un espacio para estar con otros niños/as y socializarse.

Asimismo, este es también un espacio para los padres y las madres; un espacio donde conocernos, charlar, compartir experiencias, reír, aprender y organizar actividades. Un proyecto compartido en el que todo el mundo ayuda y aporta su granito de arena.

El euskera es la base y el espíritu de este proyecto. Según cruces la puerta del Haurgune, te darás cuenta de que todo el mundo habla exclusivamente en euskera, tanto entre los mayores como con los niños. Esto no es ninguna casualidad, sino el fruto de una reflexión y un trabajo diario: somos un grupo de familias que quieren vivir en euskara y trabajan activamente para ello.

Te pedimos que respetes el espíritu de este espacio, y también te hacemos una invitación: súmate a este proyecto desde su base, la utilización activa del euskera. 

Puede que esto sea completamente nuevo para ti. Tal vez sepas hablar euskera pero no lo hagas con la fluidez que desearías. Tal vez lo entiendas pero nunca te hayas animado a hablarlo. Tal vez no entiendas una palabra y este sea tu primer contacto con nuestra lengua. En cualquier caso, recuerda que siempre hay un primer día para todo: para empezar a utilizar esa lengua que tienes un poco oxidada, o, simplemente, para empezar a aprenderla. No te cortes, da un paso adelante

Para nosotros/as será un placer acompañarte y ayudarte en esta nueva experiencia. Si sabes hablar algo de euskera, te ayudaremos a utilizarlo; y si quieres aprenderlo, también. ¡Que mejor para aprender un idioma que un espacio en el que se hable exclusivamente en el mismo!

Empecemos con la primera palabra: ongietorri!

-------------------------------------------------------------------------------

Ongietorri Egiako haurgunera!

Egiako hainbat gurasok sortutako proiektua da Egiako Haurgunea. 0­5 urte bitarteko umeak elkarrekin egoten dira hemen: batzuk katuka eta beste batzuk oinez; batzuk bularra hartzen eta beste batzuk saltoka. Umeak elkarrekin egoteko eta jolasteko tokia da Haurgunea, eta suertatzen bada, baita elkarri lehen hitzak esaten hasteko ere.

Era berean, gurasoentzako espazioa ere bada: gurasook elkar ezagutzeko eta elkarrekin hitz egiteko, esperientziak konpartitu eta ekintzak elkarrekin antolatzeko, eta zergatik ez, elkarrekin barre egiteko espazioa. Denon partaidetzarekin, auzolanean eta autogestioan oinarrituta ari gara lanean.

Euskara da Haurgunearen arnasa. Zer esan nahi duen horrek? Hara, begi­bistakoa beharko lukeen zerbait, baina Donostian guk nahi baino gutxiagotan gertatzen dena: hemen gabiltzanok euskaraz aritzen garela elkarrekin, ez bakarrik umeekin, baita gurasoon artean ere. Harro egoteko moduan gaude, bai horixe!

Haurgunean euskaratik eta euskaraz egiten diogu ongietorria jende guztiari. Zertan gauzatzen den ongietorri hori? Euskaraz dakien baina euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duen jendeari euskaraz egiten diogula. Eta beste hainbeste, ulertzen dutenei baina hitz egiteko kostata ibiltzen direnei, horiei ere euskaraz Ez hori bakarrik, gure artean erdaldunen bat badago, euskaraz jarraitzen dugu.

Jakin badakigu, horixe dela bide bakarra Egiako Haurguneak gune euskalduna izaten jarrai dezan. Eta ez hori bakarrik, sinetsita gaude hori dela biderik onena gure hizkuntzarekin aurrera egin nahian dabiltzan gurasoak laguntzeko, eta ez dakitenak euskaraz ikas dezaten motibatzeko.

Hitzez hitz eta pausoz pauso, euskarara hurbildu nahi duten guraso guztien Mintzalagunak gara Haurgunean.

Has gaitezen lehen hitzetik: ongietorri!

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

San Juan gauerako "lorexortak"


Lore eta belarrak bildu, apaintzeko materiala lortu eta artistak garela erakutsi!!!
...

Haurgunearen ibilbidea, argazki bideoa

Orain arte egindakoa gogoratzeko argazki bideo txukuna landu dute kide batzuk!
Askotan egindakoa ahaztu egiten zaigu eta!!!
mila esker!!!


2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

LARUNBATEAN EGIHAURGUNEREN 2.BATZAR OROKORRA


Iritsi da ekaina; gure II.BATZAR OROKORRA egiteko unea. Hitzorduaren proposamena honakoa da: ekainaren 13an, goizeko 10:00etan, Txondorran.


Landuko ditugun gaiak hauek izango dira, besteak beste:
1.- Ikasturte honen gainbegiratze arina (ekimen, batzorde eta funtzionatzeko erari dagokiona).
2.-Zer egingo du Egihaurguneak udara honetan?
3.- Eta datorren ikasturtean? Nola antolatuko gara?

Bilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin bereziki bi kontu piska bat pentsatuta ekartzea eskatu nahi dizuegu:
-Nola antola dezakegu batzordeen arteko koordinazioa?
-Guneak ireki eta isteko ardurak “Harrera ardura”-pean izendatu eta kudea daitezke?

Azkenik, gogoratu ideia edo hizpide gehiago proposatu eta lantzen baditugu aberasgarriak izango direla.

Muxu bana eta larunbaterarte!!!

2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

ASTELEHENEAN, ZORU PELBIKOA LANTZEKO IKASTAROA

Oihana Iradierrek beste saio bat eskainiko digu zoru pelbikoa lantzeko:

Maiatzaren 18an, astelehenarekin, arratsaldeko 18:00tan.

Saioa Aitor Ikastolaren Ametzagañako eraikinean izango da. Anima zaitez!!

EGIHAURGUNEAREN HURRENGO BATZARRA, EKAINAREN 13AN

Ikasturtea amaitu aurretik Egihaurgunearen bigarren batzarra izango dugu, Ekainaren 13an, larunbatarekin. Aukera ederra izango da denok ellkartzeko, eta besteak beste, batzordeen egitekoen berri jaso eta hainbat erabaki hartzeko. Animatu eta parte hartu!!

2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

LOMCEREN KONTRAKO JAIA

Gaur, maiatzak 8, LOMCEren kontrako jaialditxoa antolatu du Aitor ikastolako LOMCEren aurkako batzordeak.
GAUR 16:15 IKASTOLAN, DAGOKIZUEN GELAN!!!
Hemen jaialdiaren egitaraua:
  • 16.15: gelako argazkia aterako dugu ikasle, guraso eta irakaslearekin bakoitzak bere gelan. 
  • 16.30: Kalejira Plaza Haundira bakoitza bere seme-alabekin trikitilarien laguntzazaz
  • 16.45: Txokolate jana Plaza Haundin
  • 16.45: LOMCEren kontrako esaldiekin pankarten margoketak

Gaurkoa LOMCErik gabeko gelak izendatzea izango da, baina ondoko helburuak ere markatu ditu batzordeak:
  • LOMCErik gabeko ikastetxea: argazkia aterako dugu ikastola egunean, ekainaren 6ean.
  • LOMCERIK gabeko Eskola Kontseilua: hurrengo Eskola Kontseiluan
  • LOMCERIK gabeko klaustroa: hurrengo klaustroan argazkia aterako dugu.

2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

Hitzaldia: HAURRAREN LOA

Nolakoa da haurraren loa? nola garatzen da? zein da haurraren garapenean loak duen eragina?
Esnatzean zer egin? eta gurasoak? nola hobeto gurasoen atsedena?
Galdera hauek eta haurraren loak sortzen dituen kezkak lantzeko hitzaldia Edurne Gerreroren eskutik.

Hitzaldia: Haurraren loa
Hizlaria: Edurne Guerrero
Non: Aitor Ikastola (Ametzagaña)
Eguna: maiatzaren 11
Ordua: 18:00




2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Egia, 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' ekimenaren parte

Batzuk jakingo duzuen bezala, 'Herri hezitzailea, eskola herritarra' ekimenaren parte da Egia, haurguneak ere parte hartzen du ekimen horretan. 
Hemen duzue berriak argitaratu duen artikulua:
http://www.berria.eus/paperekoa/1842/010/001/2015-04-30/haurrentzat_haurrekin_batera.htm

Apirilan egin diren jardunaldien berri ere gehituko dugu laster.

EUSKARAREN EGOERA haurgunean

Maiatzaren 25ean, astelehena, euskara batzordetik haurgunean dugun EUSKARAREN EGOERA aztertzera etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Egoera aztertu eta irizpide amankomunak ateratzea da helburua.
Euskaraz bizi nahi dugulako!!!
17:30etatik 19:30etara Ametzagainako Aitor ikastolako eraikinean.
 etor zaitezte!!!

2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

PAREKIDETASUN TAILERRA

aurreko bi asteetan egin zen tailerra.
hemen duzue argazki bat, argazki gehiago ikusi nahi izanez gero gune aurreratuan dituzue


2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

"Teknologia berriak, Sare sozialak eta Nerabezaroa" hitzaldia

Gure seme-alabak gero eta gazteago hasten dira teknologia berriak erabiltzen (Internet, sakelako telefonoak, bideokontsolak) baina gehienetan ez haiek, ez gurasook, ez dakigu nola egin aurre sor daitezkeen arriskuei: sexting, grooming, ciberbullying.
Gurasoei, teknologia berrien eta sare sozialen erabilpenaren inguruko hainbat klabe eta jarraibide hezitzaile ematea da hitzaldi honen helburua.

Hiru urtetik gorakoentzako zaintza zerbitzua izango da, mesedez hau antola dezagun ostirala baino lehen izena eman ezazue Latxaga guraso elkarteko Maixabeli deituaz.

hizlariaRafa Buitron (psikologo eta hezitzailea)
eguna: apirilaren 27an
ordua: 18:00 
lekua: Aitor Ikastola (Ametzagaina)

2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

DVn argitaratutakoa

DVn elkarrizketa egin zioten kide bati, hemen duzue artikulua:

Txikien jolas-txokoa 

Hamar hilabete bete ditu Atotxa dorreko etxabeetako jolastokiak
Egiako familien eskariei pixkanaka erantzuten ari zaie bere seme-alabak gazteago 6 urtekoekin gune ludikoetan egon ahal izateko. Joan den urteko maiatzean, haur txokoak Atotxa dorreko etxabeetan dituen lokaletan funtzionatzen hasi zen Egihaurgune proiektua. Jarduera hau bultzatzen dute auzoko familiek eta Udalako Gazteri Sailak. Bost urte arteko umeentzako eta hauen gurasoentzako txokoa da. Momentu honetan, 40 familiek zerbitzu hau erabiltzen dute eta urteko kuota 10 eurokoa da.
(...)
Osorik irakurtzeko hemen duzu esteka:
http://www.diariovasco.com/san-sebastian/201504/04/txikien-jolas-txokoa-20150328004029.html

2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

KORRIKAn LEKUKOA ERAMAN GENUEN

Hemen gaude! Euskararen alde!!! Igandean pasa zen korrika Egiatik, guk ere lekukoa eramateko ohorea izan genuen!


ttipi-ttapa ttipi-ttapa!
KORRIKA!!!

2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

ZATOZ GUREKIN KORRIKARA!!

Badator KORRIKA!! Eta Egihaurguneko kideok badugu gure km zatitxoa ere! Egia kalean izango da, Loiolako norabidean, azken semaforoan. Auzoan egingo duen 2. itzulian.

Goizeko 10ak aldera, Matigoxotegitik sartuko da, Karmengo Amatik jaitsiz, Atotxaraino. Gero, Egia kaletik Ametzagaina erdiraino igoko da, Plaza Berrin sartuz. Ondoren, Karmengo amatik pasako da, bigarrenez, Egia kalerantz, eta bertan, azken semaforoan (sukalde dendaren parean) hartuko dugu lekukoa!! Anima zaitez!!

Ika ika ika... BADATOR KORRIKAAAA!!!

EgiHaurgunea: KORRIKA BADATOR!!!

EgiHaurgunea: KORRIKA BADATOR!!!: Dakizuen bezala ostegunean korrika hasiko da Urepelen. Igandean, Egiatik pasako da, guk ere badugu gure kilometroa, eta ongi prestatuta joa...

2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

KORRIKA BADATOR!!!

Dakizuen bezala ostegunean korrika hasiko da Urepelen. Igandean, Egiatik pasako da, guk ere badugu gure kilometroa, eta ongi prestatuta joateko petoak egin genituen larunbatean
Larunbatean ezin izan zenuela haurgunera joan? petoa egiteko gogoa duzula? gaur ere izango duzu aukera, etorri haurgunera!!!


2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

ANIZTASUN TAILERRA HAURGUNEAN

Zer da neska izatea? zer mutila izatea?
nola ulertzen da neska edo mutila izatea?
galdera horiek eta askoz gehiago apirilaren 13 eta 20rako antolatu den tailer praktikoan: 


(argazkiak ikusi nahi baldin badituzue, gune aurreratuan daude)

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

HAURGUNEKO INDIO TTIKIAK


Inauteriak ere ospatu ditugu gurean. Zabor poltsa, gomets, paper eta margo batzuekin indio koloretsu bihurtu dira gure haurrak!!

Gustura aritu dira, eta indio abesti eta jolasetan ere aritu dira. Ezinhobe pasa dugu! Ttiki zein handiek! Mila esker Eva eta Mikel material guztia prestatzeagatik!!


(ekimen honetako argazkiak bazkideen gunean topatuko dituzu)

2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

HITZALDIA, martxoaren 2an

martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00tan konkorreneako eraikinean, Alvaro Beñaran-en hitzaldia izango dugu.

HAURRAREN GARAPENA, SOZIALIZAZIOA ETA PSIKOMOTRIZITATEA.

zaintza zerbitzua egongo da, izen ematea ostirala baino lehen
animatu!!!


2015(e)ko otsailaren 1(a), igandea

2015(e)ko urtarrilaren 31(a), larunbata

EgiHaurgunea non eta noiz

Egiako Haurgunea irekita egongo da ondoko egun eta orduetan:

  • astelehen arratsaldetan: Aitor ikastolan (Ametzagainako eraikinean), psikomotrizitate gelan, 17:30-19:30.
  • astearte goizetan: haurtxokoan, 10:00-12:00.
  • asteazken goizetan: haurtxokoan, 10:00-12:00.
  • ostegun goizetan: haurtxokoan, 10:00-12:00.
  • ostiral goizetan: haurtxokoan, 10:00-12:00.
  • larunbat goizetan : haurtxokoan, 11:00-13:00.

Euskararen eguna Txondorran

Euskararen eguna ere ospatu genuen, haurrekin ekintza desberdinak egin genituen...

(ekimen honetako argazkiak bazkideen gunean topatuko dituzu)

EH ZUZENEAN

Elkarrizketa:

2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala