2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

LARUNBATEAN EGIHAURGUNEREN 2.BATZAR OROKORRA


Iritsi da ekaina; gure II.BATZAR OROKORRA egiteko unea. Hitzorduaren proposamena honakoa da: ekainaren 13an, goizeko 10:00etan, Txondorran.


Landuko ditugun gaiak hauek izango dira, besteak beste:
1.- Ikasturte honen gainbegiratze arina (ekimen, batzorde eta funtzionatzeko erari dagokiona).
2.-Zer egingo du Egihaurguneak udara honetan?
3.- Eta datorren ikasturtean? Nola antolatuko gara?

Bilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin bereziki bi kontu piska bat pentsatuta ekartzea eskatu nahi dizuegu:
-Nola antola dezakegu batzordeen arteko koordinazioa?
-Guneak ireki eta isteko ardurak “Harrera ardura”-pean izendatu eta kudea daitezke?

Azkenik, gogoratu ideia edo hizpide gehiago proposatu eta lantzen baditugu aberasgarriak izango direla.

Muxu bana eta larunbaterarte!!!